Barraskilo Gazte Taldeak larunbaterako, maiatzaren 27rako gazte eguna antolatu du Beran. Goizean hasi eta gauera bitarteko egitaraua izanen dute eta parte hartzaileei mahoizko galtzekin eta kamiseta zuriarekin joateko deia egin diete.
Joan den urteko arrakasta errepikatzeko ilusioz, Osasunaren Eguna antolatu dute bigarren aldiz Sunbillan. Ekitaldiz betetako eguna prestatu dute larunbaterako, hilaren 27rako. Bildutako dirua Anadi eta Adano elkarteei emanen diete
Maiatzaren 27an eginen dute ekitaldia Helbarrun auzoan
Goizuetako Guraso Elkarteak antolatuta, Asterix, Jainkoen egoitza filma ikusteko aukera izanen dute larunbat honetan, maiatzaren 27an, udaletxeko ganbaran. 16:30ean emanen dute.
Larunbatean irekiko dute Zugarramurdin Sanoki ostatu berria. Irekitzea ospatzeko, Niko Etxart artista ezagunaren kontzertua eta aperitifa izanen da 18:00etan. Sartzea urririk izanen da.
Joan den urtean bezala, aurten ere mutxikoak dantzatzeko hitzordua antolatu dute Arantzan. Larunbat honetan, maiatzaren 27an, eginen dute. Eguraldi ona baldin bada, plazan bilduko dira dantzariak eta musikariak eta txarra baldin bada, frontoian. 18:00etan hasiko da.
Maiatzaren 21ean eta 28an emanen du Iciar Mikelperizenak
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Maiatzaren 26an Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketarekin hasi eta ekainaren 5eko ogi tailerra bitarte, egunero-egunero izanen da ekitaldiren bat