Mutxikoak dantzatzeko hitzordua izanen dute larunbatean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 25a, 10:00

Joan den urtean bezala, aurten ere mutxikoak dantzatzeko hitzordua antolatu dute Arantzan. Larunbat honetan, maiatzaren 27an, eginen dute. Eguraldi ona baldin bada, plazan bilduko dira dantzariak eta musikariak eta txarra baldin bada, frontoian. 18:00etan hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun