Euskaldunen Historiaren oroileku berria estreinatuko du Anaiartea elkarteak Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 25a, 19:00
Helbarrunem ezarriko duten euskaldunen historiaren oroilekuaren irudia.

Maiatzaren 27an eginen dute ekitaldia Helbarrun auzoan

Euskaldunen Historiaren Oroileku berriaren estreinaldia eginen du maiatzaren 27an Anaiartea elkarteak Senpereko Helbarrun auzoan, Senpere eta Azkaine artean, Zubiondo atekamotzean, Donibane Lohizuneko bide zaharraren eta 918 errepidearen bidegurutzean.

Maiatzaren 27an, larunbatean 11:00etan hasiko den ekitaldian, Anaiartea elkarteak egitasmoaren arrazoiari eta sortze prozesuari buruzko zertzelada batzuk emanen ditu, baita oroilekuaren beraren hainbat ezaugarri eta atal azaldu ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun