Besta 10:00etan hasiko da txupinazoarekin. Ondotik, 10:30ean, taldeka herri kirolak eginen dituzte. Kirolen ondotik poteoa eginen dute Uraldea karrikan 12:00etan hasi eta 13:30ak bitartean. Hori bukatzean, 14:00etan bazkaria izanen dute.
Otorduaren ondotik, 17:00etan gazte jokoak eginen dituzte eta 19:00etan hasita, Gotx elektrotxarangak alaituko ditu karrikak. Eguna bukatzeko, 23:00etan Burutik taldearen kontzertua izanen da.
Goizeko poteoa eta arratsaldeko elektrotxaranga kenduta, gainerako ekintzak Toki Ona institutuko estalpean izanen dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!