Goizuetako Hitzaldi zikloaren barrenean, Komunikazio ez bortitza solasaldia izanen dute hilaren 21ean Goizuetan haurren eta nerabeen gurasoei zuzenduta. Datorren asteazkenean bukatuko da izena emateko epea.
Azaroaren 24an ospatuko dute aurtengo Bortzirietako feria Lesakan. Urtero bezala azienda feria lehiaketa izanen da, eta bertan parte hartu nahi duten abeltzainekin bilera eginen dute ortziralean, hilaren 21ean 19:00etan Lesakako udaleko pleno aretoan.
Mendialdeko Sortuk antolatuta, Independentziarako Indarra dinamika lantzen ari dira Leitzaldean. Horren barne, hainbat hitzaldi egiten ari dira, eta horietako bat da gaur arratsaldean Areson izanen dutena. Larrialdi klimatikoa: eraldaketarako aukera izenburupean Jokin Bergara sozio-ekologiako ikerlaria izanen da hizlari.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak antolatuta, ‘Hazkuntza positiboa: eguneroko jarduna errazteko gakoak’ ikastaroa eginen dute Igantzin 3 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta. Ikastaroa urriaren 20an eta 27an eta azaroaren 3an eta 10ean eginen dute 17:30etik 19:30era, eta gaztelaniaz izanen da.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |