Komunikazio ez bortitzari buruzko hitzaldia izanen dute urriaren 21ean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 12a, 15:00
Nerea Mendizabalek eskainiko du ikastaroa.

Goizuetako Hitzaldi zikloaren barrenean, Komunikazio ez bortitza solasaldia izanen dute hilaren 21ean Goizuetan haurren eta nerabeen gurasoei zuzenduta. Datorren asteazkenean bukatuko da izena emateko epea. 

Nerea Mendizabal komunikazio ez bortitzean adituak eta gizarte hezkuntzako diplomatuak eta psikopedagogian lizentziatuk emanen du solasaldia 17:30ean udaletxeko ganbaran. 

Izena emateko azken eguna urriaren 19a izanen da, eta Goizuetako Guraso Elkartera korreoz idatzita (g.elkartea@hotmail.com) edo Gizarte Zerbitzuetara deituta (948 510 840) egin behar da.

Haurren zaintza zerbitzua ere eskainiko dute. Zerbitzua jaso nahi dutenek izen ematerakoan zehaztu beharko dute, eta haurraren izena eta abizena eta kontakturako telefono bat eman beharko dituzte.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun