Larrialdi klimatikoari buruzko hitzaldia izanen da gaur Areson

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 21a, 11:30
Azaroaren 5ean Leitzan eginen duten Independentzia Egunarekin borobilduko dute dinamika.

Mendialdeko Sortuk antolatuta, Independentziarako Indarra dinamika lantzen ari dira Leitzaldean. Horren barne, hainbat hitzaldi egiten ari dira, eta horietako bat da gaur arratsaldean Areson izanen dutena. Larrialdi klimatikoa: eraldaketarako aukera izenburupean Jokin Bergara sozio-ekologiako ikerlaria izanen da hizlari.

Hitzaldia Aresoko Udaletxean eginen dute eta 19:00etan hasiko da.

Dinamika honen barne hurrengo hitzaldia datorren asteazkenean, urriaren 26an, Lekunberrin eginen dute. Krisia(k) eta burujabetza(k) izanen dituzte hizpide Gabari Gune Irekian, 19:00etan. Dinamika borobiltzeko azaroaren 5ean Independentzia Eguna eginen dute Leitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun