Igandean 10:30ean hasiko da a.a.O kolektiboaren emanaldia Larrekon.
Gorakada antzerki konpainiaren eskutik, Pinocchio antzezlana ikusteko aukera izanen dute igande honetan, ilbeltzaren 9an, Leitzan. Sei urtetik gorako antzerkia Herri Aretoan izanen da ikusgai.
Abeslari beratarraren emanaldia igandean 18:30ean hasiko da Harriondoa kultur etxean.
Abenduaren 3an hitzaldia emanen du Beñat Zintzo-Garmendiak eta abenduaren 6tik otsailaren 6ra bitarte argazki erakusketa eginen dute.
Gaur, ortziralean eta heldu den asteartean, ilbeltzaren 4an, 7an eta 11n, odola emateko ADONAren unitate ibiltaria Doneztebeko Osasun Zentroan izanen da. Gaur eta heldu den asteartean arratsaldez ariko dira eta ortziralean goizez. Odola emateko aitzinetik hitzordua hartu beharko da. Ondoko asteetan Leitzara, Elizondora eta Goizuetara ere hurbilduko da unitate ibiltaria.