Inauteriak hizpide eta ikusgai izanen dituzte Senpereko mediatekan asteotan

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 1a, 09:00

BeƱat Zintzo-Garmendiaren argazki erakusketan ikus daitekeen irudietako bat, Goizuetako inauterietakoa.

Abenduaren 3an hitzaldia emanen du Beñat Zintzo-Garmendiak eta abenduaren 6tik otsailaren 6ra bitarte argazki erakusketa eginen dute.

 

Aitzinera begira, abenduaren 3an, ortziralean 19:30ean, Euskal ihauterietako errituak eta sinbolikoak hitzaldia emanen du Beñat Zintzo-Garmendiak Mediatekan. Sarrera urririk izanen da.

Abenduaren 6an ireki eta otsailaren 6ra bitarte, Zintzo-Garmendia beraren Ihauterietako praktikak Euskal Herriko zazpi probintzietan argazki erakusketa ikusgai izanen da Mediatekan. Autoreak kasik hogeita hamar urtez egindako bilduma baten emaitza da, ahozko datu, argazki eta lekukotasunei buruzkoa. Erakusketa honen bidez, ohiturazko praktika horien garapena eta zenbait erritu ulertzen ahalko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun