Estitxu musikari beratarrak, Isilik daude harriak bere bigarren lana aurkeztuko du urtarrilaren 9an, igandean 18:30ean Lesakako Harriondoa kultur etxean. Sarrerak dagoeneko salgai daude eta udalaren webgunetik ere eros daitezke, 6 eurotan.
Disko berri hau dokumentazio eta ikerketa lan handiaren emaitza da. Izan ere, arrazoi politiko, sozial, erlijioso edo moralengatik XX. mendean zentsuratuak izan diren hainbat abesti jaso eta moldatu ditu Mikel Santxez lesakarraren laguntzarekin batera. Horretaz gain, bidelagun izan duten Harkaitz Cano idazleak eman die distira, kantu horien euskarazko itzulpenak eginez.