a.a.O kolektiboko Carole Vergne eta Hugo Dayotek elkarrekin sortu duten Mouche ou le Songe d’une dentelle (Eulia edo dentela baten ametsa) ikuskizuna eskainiko dute urtarrilaren 9an, igandean 10:30ean Senpereko Larreko gelan.
Dentelazko edo enkajezko marrazki hauskorrak nahasten dituzte beraien ikuskizunean, ikuslea marrazki bizidunen eta bideoen mundu batean murgiltzeko. Itzalak dilindan eta zizelkatuak bezala dira, eta agerpen isilek zoragarritasuna bilatzen duen koadro bizi hau osatzen dute.
Mugimendua, irudia eta soinuak jalgitzeko espazio egokia da.
Carole Vernek ulertu nahi du keinu sentikorrek nola eta zergatik pizten dituzten haurrak. Horretarako, dantza delikatua eta bizia asmatzen du, aldi berean ahula eta erresilientea den dentelaren marrazkien bidez.