Pinocchio antzezlana izanen dute igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 6a, 13:00

Gorakada antzerki konpainiaren eskutik, Pinocchio antzezlana ikusteko aukera izanen dute igande honetan, ilbeltzaren 9an, Leitzan. Sei urtetik gorako antzerkia Herri Aretoan izanen da ikusgai.

Jose Carlos Garcia zuzendariaren lana Pako Revueltas, Nerea Ariznabarreta, Aroa Blanco eta Pau Torres antzezleek taularatuko dute. 18:00etan hasiko da eta sarrerak 45 minutu lehenagotik aretoko leihatilan salduko dituzte, sei eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun