Urteko lehenbiziko hilabetean odola ateratzeko egutegiaren berri eman du ADONA Nafarroako Odol Emaileen Elkarteak. Horren arabera, aste honetan eta hurrengoan hainbat hitzordu izanen dira Doneztebeko Osasun Zentroan: gaur, ilbeltzaren 4an, 17:00etatik 20:30era ariko dira, ortziralean, hilaren 7an, 09:00etatik 13:00etara, eta ilbeltzaren 11n, 17:00etatik 20:30era. Hitzordua ADONAren webgunean hartu behar da edo 848 42 05 73ra deituta.
ADONAk odola emateko deia egin die herritarrei, eta momentu honetan, odol talde hauetan dute beharrik handiena:
Hitzordu gehiago eskualdean
- Ilbeltzaren 10ean Leitzan izanen da ADONAren unitate ibiltaria, 17:00etatik 20:30era.
- Ilbeltzaren 26an, 27an eta 28an Elizondon, 26an eta 27an 17:00etatik 20:30era eta 28an 09:30etik 13:00etara.
- Ilbeltzaren 31n Goizuetan, 17:30etik 20:30era.