Amaia Iparragirre leitzarraren erakusketak heldu den ostegunean, abuztuaren 20an, irekiko ditu ateak eta irailaren 5era arte egonen da zabalik. Herritarraren eskutik argazki eta olerki musikatuak izanen dituzte gozagarri udaletxean.
Abuztuaren 1etik 30era irekiko du erakusketa Arizkunenean
Uztailaren 20tik irailaren 5era, egunero 18:30etik 20:30era
Uda osoan musika eta dantza emanadiak izanen dira Beran, Donamarian, Elizondon, Leitzan eta Zugarramurdin ere
Amotz auzoko Larraldean Argi”hitz”kiak erakusketa ikusgai dago 'Hatsa'-kideen eta beren lagunen arteko laugarren erakusketa zabalik da abuztuaren 6tik 29ra Senpereko Amotz auzoko Larraldean. Hatsa elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten gehienen idatziak 110 bat kuadrotan ageri dira, Auxtin Zamoraren argazki artistikoeri loturik. 16:00etatik 19:00etara irekiko dituzte Larraldeako ateak.
‘Pirinioetako bihotzera bidaia’ goiburupean ExpoPiribus jarduerak hasi dituzte Bertizen uztailaren 21etik abuztuaren 2ra. Egun horietan, Juan Carlos Pikabearen ‘Mendiko ohiturak’ erakusketa zabaldu dute Bertizko jauregiaren erakusketa-aretoan, baina margolari lesakarrak aipatu digunez, abuztuan ere aretoa librea zegoenez, hilabete osoan ikusgai izanen dira gure inguruko inauteri, besta eta ohiturak irudikatzen dituzten 22 margolanak.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |