Santa Barbarako igoeraz gain, Edurne Pasabanen ‘Chhapupadi’ dokumentala eskainiko dute larunbat arratsaldean Kultur Etxean Larunbat honetan, urtarrilak 11, Berako Mendi Egunaren hamahirugarren edizioa antolatu dute Manttale Mendi lasterketa taldeak eta Agerra Mendi Taldeak, Berako Udalaren eta bertze zenbait erakunderen laguntzarekin. Bertan, Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegi omenduko dituzte, 2007ko urtarrilaren 13an Taillon mendian hildako mendizaleak.
Larunbatean 10:30etik 13:30era Beralandetan Azken bi urteotan Ricardo Baroja eskolako arkupeetan egin izan dute Baztan-Bidasoko ekoizleen azoka Beran, baina abendutik aitzinera, lekuz aldatzea erabaki dute. Beralandeta izanen da ekoizleen bilgune. Eguraldi ona eginez gero, kanpoko aldean eta txarra baldin bada, areto barrenean elkartuko dira urtarrilaren 11n, larunbatean 10:30etik 13:30era.
Arizkun Rockek antolatuta, urtarrilaren 11n, larunbatean Amico antzezlana izanen dute frontoian. Emanaldia 18:00etan hasiko da eta 17:30ean irekiko dituzte ateak. Ikusleek hiru euro ordaindu beharko dituzte. Gozatu bitartean Arizkun Rock laguntzeko aukera bikaina eskainiko dute.
Urtarrilaren 17ra arte aurkez daitezke lanak eta hilaren 20tik 24ra ikusgai izanen dira lanak Kultura eta Turismo Bulegoan 2020ko inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deialdia egin du Lesakako Udalak. Urtarrilaren 17ko 13:00 arte aurkez daitezke lanak eta irabazleak 250 euroko saria jasoko du.
Lesakan eginen dute otsailetik Aste Santura bitarte Taldekako bertso lehiaketaren 21. edizioa bukatu berritan, Bortzirietako bertso eskolak helduentzako bertso ikastaroa antolatu du Lesakan. Bertsolaritzaren inguruan ongi pasatzeko eta trebatzeko aukera eskaini nahi dute. Otsailetik Aste Santura bitarte eginen dute, ordu eta erdiko hamar saio.
Ortziralean 23:00etan Kataku herri ostatuan Paule Bilbao musikaria buru duen Arima taldeak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 10ean, ortziralean 23:00etan Berako Kataku herri ostatuan, urteko lehen emanaldian.