Arima taldeak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 10ean Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 8a, 14:00
Paule Bilbao, Josu González eta Gontzal Bilbaok osatzen dute Arima musika taldea.

Ortziralean 23:00etan Kataku herri ostatuan

Paule Bilbao musikaria buru duen Arima taldeak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 10ean, ortziralean 23:00etan Berako Kataku herri ostatuan, urteko lehen emanaldian.

Behar emozionalak eta sentimentalak modu ezberdin batean azaleratzeko helburuarekin sortu zuen “Arima” Paule Bilbao musikariak (kitarra eta ahotsa),
Josu González (baxua) eta Gontzal Bilbaoren (bateria) laguntzarekin.

4 abestiz osatutako Metamorphosis EP-a aurkezten ari da Arima taldea Euskal Herrian zehar. Diskoa Karlos Osinaga, “Txap”-ekin grabatu dute Bonberenea ekintzetako estudioetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun