Helduentzako bertso ikastaroa antolatu du Bortzirietako Bertso Eskolak

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 11a, 12:00
Bortzirietako bertso eskolak 30 urte beteko ditu aurten. Argazkia, 25. urteurrenekoa, 2015ean.

Lesakan eginen dute otsailetik Aste Santura bitarte

Taldekako bertso lehiaketaren 21. edizioa bukatu berritan, Bortzirietako bertso eskolak helduentzako bertso ikastaroa antolatu du Lesakan. Bertsolaritzaren inguruan ongi pasatzeko eta trebatzeko aukera eskaini nahi dute. Otsailetik Aste Santura bitarte eginen dute, ordu eta erdiko hamar saio.

Lesakan eginen dute eta eguna eta ordua izena ematen dutenen artean adostuko dute.

Izen-ematea 618 963011 telefonoan edo bortzibertso@gmail.com helbidean egin daiteke urtarrilean, 30 euro ordainduta (langabetu eta ikasleek 15 euro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun