Urriak 13

Piedade auzoko bestak

2017/09/09 - 2107/09/09

Bortziriak Igantzi |Bestak

Bazkaria eginen dute Iñarreko gainean

Ohiturari eutsiz, Piedadeko besta ospatuko dute Igantziko auzotarrek larunbat honetan, irailak 9. Beti bezala, bazkaria eginen dute Iñarreko gaineko aldean, betiere eguraldiak laguntzen badu.

Beti Gazte elkartearen argazki lehiaketa

2018/09/20 - 2018/10/29

Beti Gazte elkartea | Lesaka |Lehiaketak

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Diana Iniestaren 'Ehun urtez Bertizen'

2018/10/01 - 2018/10/31

|Erakusketak

‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke 

Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.

'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea'

2018/10/04 - 2018/10/23

|Erakusketak

Urriaren 4tik 23ra ikusgai dago Arizkunenea Kultur Etxean 

Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, 'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea' erakusketa antolatu du. Urriaren 4tik 23ra bitarte dago ikusgai Arizkunenea kultur etxean, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. 

Herri dantza ikastaroa

2018/10/04 - 2019/05/30

Beti Gazte elkartea | Lesaka |Ikastaroak

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan

Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.