ORTZEGUNA, URRIAK 11
16:00etako txupinazoarekin eta ezkil jotzearekin hasiko dituzte bestak eta segidan herriko musikariak lagun, herriko karriketan barna ibiliko dira. 16:30ean mus txapelketa azkarra eta haur jokoak izanen dituzte. 18:00etan, berriz, arratsaldea goxatzeko txokolatada dastatu ahal izanen dute. 21:30ean, ohiturari eutsiz, Baztan Zopak jateko bilduko dira, trinketean. Gauerdian dantzaldia izanen dute, Pali DJarekin. 06:00etako xingar jatearekin borobilduko dute eguna.
ORTZIRALEA, URRIAK 12
10:30ean diana eta argisoinuekin argituko du egunak, herriko musikariek girotuta. 12:00etan, Aixteiko Pilarika ermitan izanen den mezaren ondotik, luntxa dastatzeko aukera izanen dute. 18:30ean Los Tajudos del Norte mariatxi-taldeak girotuko du herria. 22:00etan herri-afarian bilduko dira. Afalondoan dantzaldia izanen dute, Agerralde musikariarekin. Gaupasa egin nahi duenak Zulo beltzen izanen du aukera. 06:00etan kulero eta kaltzontzillo lasterketa eginen dute.
LARUNBATA, URRIAK 13
10:30eko dianak eta argisoinuek herritarrak mugiaraziko dituzte eta ordubeteren buruan, 11:30ean, herritarren arteko desafio ikusgarrian bilduko dira. 14:00etan, indarrak berrartzeko, zikiro-jatea izanen dute. Bazkalondoan besten harira saldutako zozketa-txartel sarituen zenbakiak jakinaraziko dituzte eta sari-banaketa eginen dute. 22:00etan herri-afarian bilduko dira, trinketean. Arratsaldez eta gauez Agerralderen erritmoan dantzatzeko aukera izanen dute. Eguna borobiltzeko, 06:00etan salto lehiaketa jokatuko dute.
IGANDEA, URRIAK 14
10:30ean, eguneroko dianak eta argisoinuek ez dute hutsik eginen. Hondarreko eguna izaki, goiza lasai pasa ondotik, 14:00etan gazte-bazkarian bilduko dira. 18:00 aldera, patata tortilla lehiaketa jokatuko dute eta 21:30eko herri-afariarekin akituko dituzte bestak.