Ortziralean 18:30ean, Berako Kultur Etxean ‘Aunitz urtez’ emanaldia eskainiko du Ache pa ti taldeak.
Aunitz urtez kontzertuan, euskal melodia tradizionalak, musika afro eta Karibekoa aditzeko aukera izanen da. Txistuak ere gure gerriak dantzan jartzeko balio duela erakutsiko duen kontzertua.
Fermin Goñi: Txistua eta tronpeta.
Jose Ramon Garcia Beorlegi: Pianoa.
Jokin Zabalza: Baxua.
Andoni Zugasti: Kongak eta perkusioa.
Daniel Arias Elizari: Bateria.
Egitaraua: "Haurtxo txikia", "Bonbolontena", "Duerme negrita", "Tiko Otsagiko", "Descompuesto", "La Bikina", "Ilazkitan", "Abunina Katalina", "Los tamalitos de Olga", "Amets bat", Agur Jesusen Ama", "Danzon 2", "Aldapeko blues", "Artzai kontuk", "Agurra", "Zazpi jauzi".
Musikaren koloreak Lesakan larunbatean
Larunbatean 18:30ean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, ‘Musikaren koloreak’ emanaldia eskainiko dute. Txistuek, eskusoinuak, ahotsak, pianoak, kontrabaxuak eta gitarrak osatutako familia horren kontzertuan, kolore guztietako musika eskaintzen da. Musika klasikoa, barrokoa, tradizionala, zelta eta fusioa. Txistua eta pianoa; txistua, silbotea eta eskusoinua. Txistua, bateria, kontrabaxua eta ahotsa... Kontzertu horretan, instrumentuen zenbait taldekatze egiten dira, eta harrituta uzten gaituen eskaintza bat lortzen dute. Txistua gainerako instrumentuekin senidetua, baina obra guztien protagonista.