Igandea, uztailak 15



11:00

Kataluniarekin Elkartasun Eguna

Baztan Elizondo | Ospakizunak

Castellers de Vilafranca taldearen saioa ikusteko aukera izanen da  Kataluniarekin Elkartasun Eguna antolatu du Elizondoko Herriak, Baztandarren Biltzarrarekin eta Jo ala Jo taldearekin batera. Uztailaren 15ean izanen da, igandean. 11:00etan harrera eginen dute plazan eta 11:15ean ibilaldia Katalunioako Vilafrankarrekin eta erraldoiekin. 12:45ean Castellers de Vilafrancak saioa eskainiko du plazan eta 14:30ean bazkaria  eginen dute Iriarte pilotalekuan.18:00etatik aitzinera kontzertuak izanen dira Merkatuko plazan, Paxkal Irigoyen kantariarekin eta Kaskezur eta Borrokan musika taldeekin.

Kataluniarekin Elkartasun Eguna

Castellers de Vilafranca taldearen saioa ikusteko aukera izanen da 

Kataluniarekin Elkartasun Eguna antolatu du Elizondoko Herriak, Baztandarren Biltzarrarekin eta Jo ala Jo taldearekin batera. Uztailaren 15ean izanen da, igandean. 11:00etan harrera eginen dute plazan eta 11:15ean ibilaldia Katalunioako Vilafrankarrekin eta erraldoiekin. 12:45ean Castellers de Vilafrancak saioa eskainiko du plazan eta 14:30ean bazkaria  eginen dute Iriarte pilotalekuan.18:00etatik aitzinera kontzertuak izanen dira Merkatuko plazan, Paxkal Irigoyen kantariarekin eta Kaskezur eta Borrokan musika taldeekin.


20:00

Karmen bezpera Goizuetan

Goizuetako plaza, Leitzaldea Goizueta | Ospakizunak

Patata tortilla lehiaketak laugarren edizioa beteko du joan den urteko geldialdiaren ondotik Uztailaren 15a Karmengo Amabirjin bezpera da eta  zortzigarren Herri afaria eginen dute Goizuetako plazan igandean 20:30ean. 21:30ean, garai bateko ohitura galdu gabe, suak piztuko dituzte. Eguraldi txarrarekin Lubineko Pilota Plazan izanen litzateke afaria. Lehenbiziko aldiz Umore Onak hartu du antolaketaren ardura eta sagardoa, ardoa, freskagarriak jarriko ditu, Udalaren finantziazioarekin.

Karmen bezpera Goizuetan Goizuetako plaza

Patata tortilla lehiaketak laugarren edizioa beteko du joan den urteko geldialdiaren ondotik

Uztailaren 15a Karmengo Amabirjin bezpera da eta  zortzigarren Herri afaria eginen dute Goizuetako plazan igandean 20:30ean. 21:30ean, garai bateko ohitura galdu gabe, suak piztuko dituzte. Eguraldi txarrarekin Lubineko Pilota Plazan izanen litzateke afaria. Lehenbiziko aldiz Umore Onak hartu du antolaketaren ardura eta sagardoa, ardoa, freskagarriak jarriko ditu, Udalaren finantziazioarekin.



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



11:34
11:34

Udaleku irekiak Areson

Leitzaldea Areso

11:00etatik 13:00etara bilduko dira, egunero Herriko plazara inguratzen denak, aurten ere, umeen jolasak eta barreak adituko ditu. Ekainaren 19an izan zuten azken eskola eguna eta ginkana berezi batekin bukaera borobila eman zioten ikasturteari. Orain, berriz, atseden hartzeko garaia da baina baita ongi pasatzekoa ere.

Udaleku irekiak Areson

11:00etatik 13:00etara bilduko dira, egunero

Herriko plazara inguratzen denak, aurten ere, umeen jolasak eta barreak adituko ditu. Ekainaren 19an izan zuten azken eskola eguna eta ginkana berezi batekin bukaera borobila eman zioten ikasturteari. Orain, berriz, atseden hartzeko garaia da baina baita ongi pasatzekoa ere.



20:00
23:50

Iturengo bestak

Malerreka Ituren | Bestak

Ortziraletik astelehenera bitarte jolasak, ikuskizunak, musika, lehiaketak... izanen dira eta ortzirale goizetik hasita, egunero puzgarriak paratuko dituzte, plazan Ortziralean 20:00etan lehertuko da bestei hasiera emanen dien suziria. Halere, 16:30ean Kulkiren eskutik, herriko ttikiendako herri-kirolak izanen dira; eta 19:00etan besta girora hurbiltzeko herriko dantzaldien emanaldia izanen da ikusgai.

Iturengo bestak

Ortziraletik astelehenera bitarte jolasak, ikuskizunak, musika, lehiaketak... izanen dira eta ortzirale goizetik hasita, egunero puzgarriak paratuko dituzte, plazan

Ortziralean 20:00etan lehertuko da bestei hasiera emanen dien suziria. Halere, 16:30ean Kulkiren eskutik, herriko ttikiendako herri-kirolak izanen dira; eta 19:00etan besta girora hurbiltzeko herriko dantzaldien emanaldia izanen da ikusgai.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»