Horretarako, udaleku irekiak antolatu ditu Udalak, Kirol Mankomunitatearekin elkarlanean. Uztailaren 9tik abuztuaren 3ra bitarte, lau astez, egunero izango da zerbitzua. Goizetan, bi orduz, 11:00etatik 13:00era, bilduko dira.
11:00etatik 13:00etara bilduko dira, egunero
Herriko plazara inguratzen denak, aurten ere, umeen jolasak eta barreak adituko ditu. Ekainaren 19an izan zuten azken eskola eguna eta ginkana berezi batekin bukaera borobila eman zioten ikasturteari. Orain, berriz, atseden hartzeko garaia da baina baita ongi pasatzekoa ere.
Horretarako, udaleku irekiak antolatu ditu Udalak, Kirol Mankomunitatearekin elkarlanean. Uztailaren 9tik abuztuaren 3ra bitarte, lau astez, egunero izango da zerbitzua. Goizetan, bi orduz, 11:00etatik 13:00era, bilduko dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.