Txupinazoaren ondotik, buruhandi eta trikitilariak lagun, kalejiran ibiliko dira. Ondotik, Altxunea erretegian afalduko dute. Afalondoan Hauspolariek taldearen eskutik dantzaldia izanen dute eta 03:30ean Tirry & Teryren musikak girotuko du karpa.
Uztailak 14, larunbata
10:00etako dianarekin jaikiko da herria. Eguerdian haurren aurpegiak margotuko dituzte. Segidan triki-poteoa eta toka txapelketa izanen dira. 17:00etan Tresenean bilduko dira, mus txapelketa jokatzeko. 19:00etan pintxo, tortilla ea postre lehiaketa izanen dira (etxean egin eta eraman beharko dira). 20:00etan elektrotxarangaren erritmora mugituko da herria. 23:00etan Oharkabe taldearen musika izanen da.
Uztailak 15, igandea
Eguneroko dianarekin ernatuko da herria. 12:30ean Iker Vicente eta Arria V.aren arteko aizkora apustua izanen da ikusgai eta jarraian pintxo-pote eginen dute. Bien bitartean, magra eta gaztaren pisua asmatzeko apustu-mahaia paratuko dute. Arratsaldean 18:00etan Dirt jump eta trialsin erakustaldia eskainiko du Martxel Arribillagak. 20:00etan Maddalen Artzallus, Maria Lasa eta Harkaitz Allurrek ostatutako Obaneuke taldeak girotuko du herria. Ordu berean xingar jatea eta txotx egiteko kupela izanen dituzte plazan. 23:00etan Tresanea ostatuan Kantez taldearen emanaldia izanen da.
Uztailak 16, astelehena
10:00etan diana izanen da. 12:00etan frontenis txapelketako finalak jokatuko dituzte. Segidan Haritz Mujikak eta Unai Mendizabalek girotutako bertso bazkaria izanen da. Arratsalde eta gaua Oihana eta Oihana trikitilariek girotuko dute.