Joan den urtean egiterik izan ez zen Patata Tortilla lehiaketaren laugarren edizioa ere eginen da. Aurten, plazan egin ordez, norberak etxean edo elkartean prestatua eraman dezake tortilla. 20:00etara plazara eraman behar da sei bat lagunentzako tortilla eta gero epaimahaiak erabakiko du irabazlea.
Garai batean baserri ataritan pizten zen sua berreskuratu nahi da eta berreskuratzen ari da ospakizun honekin. Alorretan egiten zen arbia bildu, hurrengo urteko sasoirako hazia kendu eta gelditzen ziren zuztarrak Karmen bezperan erretzen zituzten.