Castellers de Vilafranca taldearen saioa ikusteko aukera izanen da
Kataluniarekin Elkartasun Eguna antolatu du Elizondoko Herriak, Baztandarren Biltzarrarekin eta Jo ala Jo taldearekin batera. Uztailaren 15ean izanen da, igandean. 11:00etan harrera eginen dute plazan eta 11:15ean ibilaldia Katalunioako Vilafrankarrekin eta erraldoiekin. 12:45ean Castellers de Vilafrancak saioa eskainiko du plazan eta 14:30ean bazkaria eginen dute Iriarte pilotalekuan.18:00etatik aitzinera kontzertuak izanen dira Merkatuko plazan, Paxkal Irigoyen kantariarekin eta Kaskezur eta Borrokan musika taldeekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.