Ostiralean 16:45ean Erleta eskolako atarian ‘Ez Leitzan ez inon, ez ditugu eraso matxistak onartzen’ goiburupean eginen den kontzentrazioan parte hartzera deitu du Leitzako Udalak. Elkarretaratzea ilbeltzaren 26an, ostirale arratsaldeko 4:45ean eginen dute Erleta eskolako atarian.
Urtarrilaren 26an, ortzirale arratsaldeko 7:15ean izanen da Herriko Etxean Herrian etxebizitza berriak egiteko proiektuaren berri emateko, bilera informatiboa antolatu du Arantzako Udalak ortzirale arratsalderako. Hitzordua urtarrilaren 26an da, ortziralean 19:15ean, Herriko Etxean. Bilera irekia da.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Ortzegun goizeko gosariaren ondotik puskak bilduko dituzte gazteek baserriz baserri, ortziralean herrian eta larunbatean Zozaian Oronoz-Mugairiko inauteriak 25etik 27ra ospatuko dituzte. Ortzegun goizeko gosaria eta gero baserriz baserri ibiliko dira gazteak puska biltzen; ortziralean herriko etxeetan eginen dute itzuliia eta larunbatean Zozaiara joanen dira. Larunbat gauean afaria izanen dute herriko elkartean eta Franxixko akordiolaria arduratuko da giroa jartzeaz. Aurten, Pierresenea itxi dutenez, otorduak herriko elkartean eginen dituzte gazteek.
Baserriz baserri eta herrian barna ibiliko dira gazteak ortziralean eta larunbatean Igandeko karroza desfilea da Sunbillako inauterietako ekitaldirik ezagunena, baina ortzirale goizetik hasiko dira gazteak etxez etxeko eskearekin. Emakumeek ere afaria izanen dute ortziral arratsean eta eskolako ikasleek beraien harat-honatak eginen dituzte, kaldereroak gaiarekin.
Herriko eta auzoz auzo eginen diren eskeez gain, igande eguerdian mozorroak eta gurdiak aterako dira Inauteri giroan murgiltzen ari da pixkanaka eskualdea. Ostiralean umeen kalehirarekin hasi eta asteazkena bitarte ospatuko dute Leitzan atsouretuen pesta, egitarau zabalarekin.