Ortzegun goizeko gosariaren ondotik puskak bilduko dituzte gazteek baserriz baserri, ortziralean herrian eta larunbatean Zozaian
Oronoz-Mugairiko inauteriak 25etik 27ra ospatuko dituzte. Ortzegun goizeko gosaria eta gero baserriz baserri ibiliko dira gazteak puska biltzen; ortziralean herriko etxeetan eginen dute itzuliia eta larunbatean Zozaiara joanen dira. Larunbat gauean afaria izanen dute herriko elkartean eta Franxixko akordiolaria arduratuko da giroa jartzeaz. Aurten, Pierresenea itxi dutenez, otorduak herriko elkartean eginen dituzte gazteek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.