Eraso matxisten kontrako kontzentrazioa deitu du Leitzako Udalak ilbeltzaren 26an

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 25a, 06:30

Ostiralean 16:45ean Erleta eskolako atarian 

‘Ez Leitzan ez inon, ez ditugu eraso matxistak onartzen’ goiburupean eginen den kontzentrazioan parte hartzera deitu du Leitzako Udalak. Elkarretaratzea ilbeltzaren 26an, ostirale arratsaldeko 4:45ean eginen dute Erleta eskolako atarian.

 

Leitzako Udaletik informatu dutenezz, «eskola esparruan, zuzendariari pintadak egin dizkiote eta behin baino gehiagotan errepikatzen ari den egoera da». Pintadek «jatorri sexista eta matxista» dutela eta, egoera hauek salatu behar direla uste du Leitzako Udalak eta hortaz, herritar guztiak deitzen ditu kontzentrazioan parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun