Igandea, maiatzak 21



06:00

Berako XIII. Mendi Itzulia

Agerra Mendi Taldea, Bera | Mendi ibilaldiak

28 kilometro inguruko bi ibilbide izanen dira aukeran, horietako bat Larunera igo gabe  Bi urtetik behin egiten den hitzordu haundia ate joka dugu, igande honetan, maiatzak 21, eginen baita Agerra mendi taldeak antolatutako Berako Mendi Itzulia. Aurtengoa hamahirugarren edizioa izanen da eta mendizaleek 28 kilometro eta 1.750 metroko desnibela duen itzulia egin beharko dute. Larunera igo gabe egiteko aukera ere izanen da eta bigarren aukera honetan, 1.250 metroko desnibela izanen dute.

Berako XIII. Mendi Itzulia Agerra Mendi Taldea

28 kilometro inguruko bi ibilbide izanen dira aukeran, horietako bat Larunera igo gabe 

Bi urtetik behin egiten den hitzordu haundia ate joka dugu, igande honetan, maiatzak 21, eginen baita Agerra mendi taldeak antolatutako Berako Mendi Itzulia. Aurtengoa hamahirugarren edizioa izanen da eta mendizaleek 28 kilometro eta 1.750 metroko desnibela duen itzulia egin beharko dute. Larunera igo gabe egiteko aukera ere izanen da eta bigarren aukera honetan, 1.250 metroko desnibela izanen dute.


19:00

Lesakako Abesbatza eta Musika Eskolaren emanaldia

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Kontzertuak

Igande arratsaldeko 6etan Harriondoa Kultur Etxean Lesakako Abesbatzak eta Musika Eskolak emanaldia eskainiko dute maiatzaren 21ean, igandean 19:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Emanaldirako sarrera 3 euro gostako da eta oso-osorik Harriondoaren mantenurako erabiliko da.

Lesakako Abesbatza eta Musika Eskolaren emanaldia Harriondoa Kultur Etxea

Igande arratsaldeko 6etan Harriondoa Kultur Etxean

Lesakako Abesbatzak eta Musika Eskolak emanaldia eskainiko dute maiatzaren 21ean, igandean 19:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Emanaldirako sarrera 3 euro gostako da eta oso-osorik Harriondoaren mantenurako erabiliko da.



10:30
12:00

0-3 urteko haurren Guraso Eskola

Arizkunenea, Elizondo | Ikastaroak

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik  Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 

0-3 urteko haurren Guraso Eskola Arizkunenea

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik 

Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 



13:07
13:30

Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketa

Bortziriak Bera | Lehiaketak

Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da. 

Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketa

Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da. 



12:56
14:00

Elizondoko Santiago bestetako kartel lehiaketa

Elizondoko Herriko Etxea, Baztan Elizondo | Lehiaketak

Lanak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2017 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Elizondoko Santiago bestetako kartel lehiaketa Elizondoko Herriko Etxea

Lanak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian

Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2017 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.


13:04
20:00

Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa izen ematea

Baztan Berroeta | Lehiaketak

Parte hartzeko izen ematea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa antolatu du lehen aldiz Berroetako herriak, Baztango Udalaren eta Basaburua Kirol Taldearen laguntzaz ekainaren 18an. Izen emateko epea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da.

Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa izen ematea

Parte hartzeko izen ematea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da

Berroeta-Abartan-Saioa mendi lasterketa antolatu du lehen aldiz Berroetako herriak, Baztango Udalaren eta Basaburua Kirol Taldearen laguntzaz ekainaren 18an. Izen emateko epea apirilaren 20tik ekainaren 5era ireki da.


18:00
13:30

Isidoro Fagoagari buruzko erakusketa

Berako Kultur Etxea, Bera | Erakusketak

Apirilaren 21etik maiatzaren 1era erakusketa zabalduko da Berako Kultur Etxean Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Apirilaren 21etik maiatzaren 21era Isidoro Fagoagaren ibilbidea biltzen duen erakusketa irekiko da Kultur Etxean (ortzegunetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era). Inaugurazio ekitaldia apirilaren 21ean, ortziralean 18:00etan eginen dute eta ondotik, 19:30ean, Kabarna otxoteak kontzertua eskainiko du.

Isidoro Fagoagari buruzko erakusketa Berako Kultur Etxea

Apirilaren 21etik maiatzaren 1era erakusketa zabalduko da Berako Kultur Etxean

Isidoro Fagoaga, bada tenorea! izenburupean urte osorako zenbait ekitaldi prestatu dituzte Beran. Apirilaren 21etik maiatzaren 21era Isidoro Fagoagaren ibilbidea biltzen duen erakusketa irekiko da Kultur Etxean (ortzegunetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era). Inaugurazio ekitaldia apirilaren 21ean, ortziralean 18:00etan eginen dute eta ondotik, 19:30ean, Kabarna otxoteak kontzertua eskainiko du.



11:04
19:30

Etxalarko bestetako kartel eta azal lehiaketa

Bortziriak Etxalar | Lehiaketak

Maiatzaren 31 bitarte aurkez daitezke lanak Kultur Etxean Etxalarko Kultura Batzordeak, bestetako azal eta kartel lehiaketa deialdia zabaldu du lehen aldiz. Edonork parte har dezake, bakoitzak nahi bertze lan aurkeztuz. Kartelak A3 tamainan inprimatuta aurkeztu beharko dira eta baita formatu digitalean  ere, 300eko erresoluzioarekin eta bertikalean, edo kartulina edo paper lodian. Azalak berriz, paper lodi edo kartulinan A4 neurrian aurkeztu behar dira eta marrazki edo argazkiak erabilita, diseinu bertikala osatu beharko da. 

Etxalarko bestetako kartel eta azal lehiaketa

Maiatzaren 31 bitarte aurkez daitezke lanak Kultur Etxean

Etxalarko Kultura Batzordeak, bestetako azal eta kartel lehiaketa deialdia zabaldu du lehen aldiz. Edonork parte har dezake, bakoitzak nahi bertze lan aurkeztuz. Kartelak A3 tamainan inprimatuta aurkeztu beharko dira eta baita formatu digitalean  ere, 300eko erresoluzioarekin eta bertikalean, edo kartulina edo paper lodian. Azalak berriz, paper lodi edo kartulinan A4 neurrian aurkeztu behar dira eta marrazki edo argazkiak erabilita, diseinu bertikala osatu beharko da. 



23:00
19:00

Leitzako 40. Kultur Aroa

Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Maiatzaren 12tik ekainaren 17ra antolatu dute Leitzako kultur taldeak auzolanean Datozen asteetan kulturaz gozatu nahi duenak izanen du aukera, Leitzako 40. urtez Kultur Aroa antolatu baita. 1978. urtean hasi ziren herrian kultur astea antolatzen ikastolaren inguruan zebiltzan irakasle eta guraso batzuk eta geroztik herritar asko aritu dira Lei­tzako Kultur Taldean, auzolanean, kultur ekimenak antolatzen. Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 17ra arte luzatuko da Kultur Aroa eta ohikoa denez, hitzaldiak, musika, erakusketak, liburu aurkezpenak... denetarik izanen da. 

Leitzako 40. Kultur Aroa

Maiatzaren 12tik ekainaren 17ra antolatu dute Leitzako kultur taldeak auzolanean

Datozen asteetan kulturaz gozatu nahi duenak izanen du aukera, Leitzako 40. urtez Kultur Aroa antolatu baita. 1978. urtean hasi ziren herrian kultur astea antolatzen ikastolaren inguruan zebiltzan irakasle eta guraso batzuk eta geroztik herritar asko aritu dira Lei­tzako Kultur Taldean, auzolanean, kultur ekimenak antolatzen. Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 17ra arte luzatuko da Kultur Aroa eta ohikoa denez, hitzaldiak, musika, erakusketak, liburu aurkezpenak... denetarik izanen da. 



08:48
23:59

Arantza Rock kartel lehiaketa

Bortziriak Arantza | Lehiaketak

Abuztuaren 19an ospatuko den jaialdia iragartzeko lanak ekainaren 4eko gauerdia baino lehen aurkeztu behar dira  Arantzako Gazte Asanblada urteko bere ekitaldi nagusienetako bat antolatzen ari da. Arantza Rock abuztuaren 19an izanen da eta eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lanak aurkezteko epea, ekainaren 4ko 23:59 arte irekia dago.

Arantza Rock kartel lehiaketa

Abuztuaren 19an ospatuko den jaialdia iragartzeko lanak ekainaren 4eko gauerdia baino lehen aurkeztu behar dira 

Arantzako Gazte Asanblada urteko bere ekitaldi nagusienetako bat antolatzen ari da. Arantza Rock abuztuaren 19an izanen da eta eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lanak aurkezteko epea, ekainaren 4ko 23:59 arte irekia dago.


19:00
21:00

Pilar Alcolearen margolanak Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Arizkunenea Kultur Etxean, astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara Pilar Alcolea margolariaren pintura erakusketa ikusgai izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 16tik 31ra. Astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara ikusteko modua izanen da.

Pilar Alcolearen margolanak Arizkunenean Arizkunenea

Arizkunenea Kultur Etxean, astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara

Pilar Alcolea margolariaren pintura erakusketa ikusgai izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean maiatzaren 16tik 31ra. Astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara ikusteko modua izanen da.



18:00
20:00

Artea Oinez Lesakan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Erakusketak

Ortziralean 18:00etan eginen da inaugurazio ekitaldia, eta Max sarietarako dantzari bakarlari gisa hautagai den Martxel Rodriguez dantzariak, Tantirumairu ikastolako ikasle ohiak pieza bat eskainiko du Belaunaldi ezberdinetako punta-puntako 70 artista inguru elkartu ditu aurtengo Nafarroa Oinezen Artea Oinez ekimenak. Izan ere, 60ko hamarkadan Gaur taldeko kide ziren Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga edo Jose Luis Zumetaren lanetatik hasi eta gaur egungo euskal artista berrienetarainoko ibilbide oparoa egiten du erakusketak. Horien artean anitz dira izen ezagunak. 

Artea Oinez Lesakan Harriondoa Kultur Etxea

Ortziralean 18:00etan eginen da inaugurazio ekitaldia, eta Max sarietarako dantzari bakarlari gisa hautagai den Martxel Rodriguez dantzariak, Tantirumairu ikastolako ikasle ohiak pieza bat eskainiko du

Belaunaldi ezberdinetako punta-puntako 70 artista inguru elkartu ditu aurtengo Nafarroa Oinezen Artea Oinez ekimenak. Izan ere, 60ko hamarkadan Gaur taldeko kide ziren Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga edo Jose Luis Zumetaren lanetatik hasi eta gaur egungo euskal artista berrienetarainoko ibilbide oparoa egiten du erakusketak. Horien artean anitz dira izen ezagunak. 



10:00
19:00

Francine Bonnefis-en marrazkiak ikusgai izanen dira Saran maiatzaren 20tik ekainaren 5era

Sarako Axuri'Arte galeria, Xareta Sara | Erakusketak

Axuri’arte galeria egunero idekia izanen da goiz eta arratsaldez Maiatzaren 20tik ekainaren 5era, Axuri’arte galerian Francine Bonnefis-en arkatzezko marrazkiak erakusgai izanen dira. Galeria egunero idekia da goizeko 10etatik eguerdi arte eta arratsaldean 3,30etatik 7ak arte.

Francine Bonnefis-en marrazkiak ikusgai izanen dira Saran maiatzaren 20tik ekainaren 5era Sarako Axuri'Arte galeria

Axuri’arte galeria egunero idekia izanen da goiz eta arratsaldez

Maiatzaren 20tik ekainaren 5era, Axuri’arte galerian Francine Bonnefis-en arkatzezko marrazkiak erakusgai izanen dira. Galeria egunero idekia da goizeko 10etatik eguerdi arte eta arratsaldean 3,30etatik 7ak arte.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»