Lana badute baina langileak falta dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 15a, 09:00

Freepik

Lanbide batzuetan langileak harrapatzeko zailtasunak dituzte, eta hala berretsi dute TTIPI-TTAPArekin bildu diren enpresetako kideek. Urteekin «lana eta lan baldintzak aldatu» direla diote, baina gisa berean, gazteek ez dute lanbide batzuetan ari nahi.

Lan faltarik ez dute, baina langileak falta dituzte. Lanbide aunitzetan arazo bihurtu da langile eskasia. Jendeak, eta batez ere gazteek, ez dute lanbide batzuetan ari nahi, eta oro har, langileen bana bertzeko adina igotzen ari da ogibide horietan. Etorkizunera begira, errelebo falta arazo bihurtzen ahal dela ohartarazi dute sektorean lanean ari direnek.

Gaiari tiraka, eskualdeko hainbat enpresatara jo du  TTIPI-TTAPAk lekukotasun bila: Peritza tabernako Mikel Zabaleta Alzurik, Javier Ibarra Eraikuntzak enpresako Javier Ibarra Irazokik, Sasoi Eraikuntzak enpresako kudeatzailea den Asier Viela Irungaraik, Zurekin Diseinuak dendako Itsaso Bereau Maziziorrek eta Luis Ibarra Irazokik, Matxako Iturgintzako Igor Lasaga Telletxeak, Talleres Santestebaneko eta Doneztebe gasolindegiko Pablo Elizondo Gelbenzuk eta Benta Peioko giza baliabideen departamentuko kideek euren esperientzia kontatu dute. Denek berretsi dute langileak harrapatzeko arazoa ez dela sektore jakin bateko kontua, arazoa orokorra dela diote. Urteotan «lana eta lan baldintzak hobetu» direla ere gaineratu dute, baina arazoari irtenbidea emateko beharraz aritu dira. Bertzeak bertze, gazteak erakartzeko premia agerian utzi dute. 

Banaka-banaka gaur eta bihar agertuko dira elkarrizketak ERRAN.EUSen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun