Energia Komunitatea sortzeak ondorio positiboak ditu sustatzaileen hitzetan: energia oinarrizko eskubidea dela aldarrikatzen du; energia eta klima krisiari aurre egiteko benetako aukera da; subiranotasun energetikoaren norabidean egiten den urratsa da; energia berriztagarriak sustatzen ditu, eta ondorioz, energia fosilen erabilera murrizten laguntzen du; Berako energia beharrei erantzuten laguntzen du, bere baliabideak erabiliz eta tokiko konponbideak eskainiz; herrian ekoitzitako energia kontsumitzeko aukera ematen du; tokiko ekonomia sustatzen du; energiaren kontsumo arduratsua eta iraunkorra sustatzen du, kontsumo ohituretan eraginez eta, beraz, argiaren faktura murriztuz; pobrezia energetikoari aurre egiteko ekimenak susta ditzake eta beratarren beharrak eta interesak kontuan hartuko ditu.
Bilerak Goienerren eskutik
Energia komunitate bat zer den ezagutarazteko, martxoaren 16an faktura elektrikoa ulertu eta murrizteko tailerra gidatuko dute 19:00etan Beralandetan Goinerreko teknikariek. Hilaren 30ean, aldiz, Energia Komunitate bat zer den ezagutarazteko tailerra eginen dute. Zer da Komunitate Energetiko bat? izena du solasaldiak, eta 19:00etan izanen da Beralandetan.
Solasaldien helburua da, energia oinarrizko eskubidea dela gogoraraztea eta subiranotasun energetikorako aukera ezagutaraztea; komunitate energetiko bat zer den ikustaraztea eta herritarra energia komunitate bat sortzera sustatzea.