Bertan azoka izanen dute larunbatean, berriz ere, Elizondoko karriketan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 7a

Abuztuko bigarren larunbatean, urteroko legez, Bertan Eguna eginen dute Elizondon eta dendak eta artisauak karrikara aterako dira egun osoan

Bertaneko kide diren dendek eta artisauek jarriko duten azokaz gain, egitarau zabala prestatu dute larunbaterako:

  • 10:00etatik 20:00etara dendak eta artisauak beraien postuekin Jaime Urrutia karrikan barna.
  • 11:30etik 13:30era KM0 DJ azoka girotzen.
  • 11:30ean Elizondoko plazatik abiatuta erraldoiekin eta Elizondoko Gaiteroekin itzulia.
  • 18:00etan Baztango Mindaitzeren emanaldia, plazatik hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun