Ohi bezala, bi egunez Beintzan eta bertze bi egunez Labainenen izan dituzte bestetako ekitaldiak. Eta tarte horretan, dantza, musika, haurrendako jokoak, batukada, otorduak, eta nola ez, aizkora apustuak izan dituzte. Aizkora apustuetako bat herritarrek jokatu zuten, eta interes handia sortu zuen. Nonbait elkartearen egunean egindako solasetatik sortu zen apustua, eta ikuskizun berezia eskaini zuten bestetan. Pizargineko Joxe Mari eta Iñarreko Pablo Galbarreneko Jon eta Dolareko Aimarren kontra aritu ziren. Lehenbiziko bikotea izan zen garaile, baina segundo guttigatik.
Gainerakoan, musean Xubitto eta Xillatto izan ziren irabazle, eta txapeldunordeak Lopekeko Bibiano eta Apezeneko Amaia. Herri bazkarian, berriz, jendetza bildu zen eta giro ederra izan zuten.