Hainbat baztandarri egin dizkieten iruzurrengatik «kontuz ibiltzeko» abisua eman du Baztango udaltzaingoak

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 6a

Berrikuntza enpresa bat direla erranez identitate faltsuarekin dabiltza etxez etxe eta hainbat herritarrek hauen kontrako iruzur salaketa jarri dute dagoeneko.

Baztango udaltzaingoaren arabera, azken aldian, berrikuntza enpresa baten identitate faltsuarekin obrak eskaintzen ari dira etxez etxe, jendeak kontratua sinatu eta gero iruzur egiteko. Hainbat herritarrek salaketa jarri dute, ustezko berrikuntza enpresarekin hitzarmena sinatu eta 95 euroko kuota ailegatu ondotik, obrak ez hasteagatik eta enpresarekin ez kontaktatu ahal izateagatik. Horrela, udaltzainek «kontuz ibiltzeko» abisua eman dute eta «zalantzarik izanez gero, poliziarekin kontaktatzea komenigarria» dela gaineratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun