Gaur hondarreko eguna
Azken txanpan sartuak dira Berako bestak eta gaur izanen dute hondarreko eguna. Goizean Eltzaurdia eta Kaule auzoetan ibili dira Bera Kantarikoak eta Suspelan Ezpelur gaiteroak.
- 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak Altzatetik Herriko Etxera Ezpelur gaiteroek lagunduta. Agurra Berako erraldoiei eta buruhandiei.
- 12:00etan mutxikoak Toki Onako patioan Otsanda taldearekin.
- 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
- 17:30ean emakumezkoen elite mailako pilota partidak Eztegara pilotalekuan Udako Laboral Kutxa Torneoa. Sarrera debalde.
- 19:30ean Los Txingones de la Rencla mariatxiak Toki Onako patioan.
- 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan. 22:00etan zezensuzkoa ibiliko da Altzateko karrikan.
- 23:00etan kontzertua Harat taldearekin Toki Onako patioan.
- Ondotik, karrikabuelta Incansables txarangarekin Mukixu zubitik hasita.