Gibelera egin eta Baztango emakumeen historian murgiltzeko erakusketa digitala hemen dago

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 6a

Baztandarren Biltzarran, lehenagoko ohiturak eta lanak irudikatzen. Argazkia: Valle de Baztan.

«Atzendu nahi izan diren eta isildu diren» Baztango historiaren parte diren emakumeen inguruko erakusketa digitalaz dohainik gozatzen ahalko da gaur

Baztango emakumeen historia, inoiz baino ageriago: arrail, sustrai eta haragi arte erakusketa digitala sortu du Norak, «oroimenean arrakala zabaltzeko eta oroimen intsumiso baten alde egiteko». Horrela, erakusketan Baztango emakume «ausart, adimentsu eta matxinoen» bizipenak, gorputzak eta ahotsak oroitarazten ditu. «Lami mitikoetatik eta sorginen kontrako auzietatik, baserrietako lan isil eta atzenduetaraino eta maistra erresistente eta borrokalarietaraino zabaltzen da erakusketa».

Erakusketa digitala hemen dago ikusgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun