Ttipi Txartela

«Bakea, natura eta deskantsua da gure hotela»

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 7a

Alberto Madinabeitia Arantza Hoteleko sarreran.

Arantzako Hotela, «burbuila» batean egonen balitz bezala, natura erdi-erdian kokatuta dagoen bortz izarreko hotela da. Estresetik ihesean «bakea» aurkitzeko leku aproposa da eta hotelaren inguruan eta eskaintzen dituzten zerbitzuen inguruan mintzatu da Alberto Madinabeitia, hoteleko zuzendaria.

Arantzako Hotela, bikoteek egonaldi «lasai eta goxoak» egiteko prestatua dagoela azaldu du Alberto Madinabeitiak. «Ez da bakarrik gaua pasatu eta lo egiteko hotel bat, baizik eta egunez ere disfrutatzeko hotel bat». Hotelean espazio handiko logela zainduak, spa bat, masaje gelak, jatetxea, etab. eskaintzen dituzte eta instalazioez gain «inguruaz disfrutatzeko» eta «naturarekin konektatzeko» leku aproposean dago. «Ingurutik oinez edota bizikletan ibiltzeko leku ezin hobea da». Beraien helburua bakea aurkitzea dela azpimarratu du Madinabeitiak: «Gaur egungo bizimoduagatik eguneroko estresetik ihes egin nahian, jendeak gure hotelean bakea eta lasaitasuna aurkitzea da gure helburu nagusia; eta hemengo langileek eskaintzen duten zerbitzuak eta tratu goxoak helburu horrekin bat egiten du».

Bertzalde, bertako ekoizpen osasuntsu eta jasangarriaren alde egiten dute: «Gure produktuak ingurukoak eta kalitate onekoak izan ohi dira, 0 km-koak eta %60a gainera ekologikoa. Horrez gain, kontsumo jasangarria bermatu ohi dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun