Bestak 2025

Gaztelun ere besten seinalea egin dute

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 6a

Uztaileko azken egunean hasi eta astelehenean borobildu zituzten bestak gazteluarrek. Bortz egunez denetariko ekitaldiak izan dituzte: otorduak, musika, puzgarriak, herri kirolak, herri bazkaria, aitzur lehiaketa, aizkora apustua, mus, partxis eta patata tortilla lehiaketak... Haien hitzetan, «hagitz ongi» pasatu dituzte.

Argazkiak: Fatima Mitxeo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun