Cederna Garalurrek antolatu du bilera lehen sektorean lanean aritu nahi dutenendako.
Tantirumairu Euskal Folklore taldeak antolatutako Tantirudantza jaialdia martxoaren 14an eginen dute Lesakan. Oiartzungo Haurtzaro, Tolosako Udaberri eta Astigarragako Astigar taldeetako dantzari ttikiak karrikaz karrika ibiliko dira, larunbatean 11:00etan hasita. Eguerdi aldera Zubigainekoa dantzatuko dute herriko Tantirumairuko dantzari ttikiek. Gero, denak batera emanaldia eskainiko dute plazan. Bazkalondoan, 16:30ean, Gora kopak haurrentzako ikuskizuna izanen dute plazan.
Senpereko Ibarrun auzoko Inharria baserrian iraganen da martxoaren 14an, larunbat eguerditan, Zaldubi Ikastolak antolatzen duen Hiruka'ntuz bazkari kantatua. Iparraldeko hiru herrialdeak biltzen dira Kanta, kantu, kantore lemapean, aurten ere Integrazio Batzordearen alde. Liburuxka Inharrian eskura daiteke.
Lurdes Iriondo oroitzeko eta omentzeko ikuskizuna izanen da. Jon Martinek errezitatuko ditu poemak, Ainhoa Ansa eta Irati Odriozola ariko dira kantuan eta Gari Amundarain gitarran.
Hizkuntza: Euskara
Emakumearen Egunaren inguruko emanaldia larunbatean 19:30ean hasiko da kultur etxean.
Gaurtik aitzinera ikusgai izanen da Tren txikitoa: Bidasoaren memoria argazki erakusketa Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Apirilaren 16ra bisitatzen ahalko da, astelehenetik ortziralera 16:30etik 20:00etara.