Emakume langilearen nazioarteko egunaren inguruan hainbat ekitaldi egiten ari dira Urdazubin. Lehenik, igande goizean trikitilariekin kalejira egin zen eta herriko etxean ere elkarretaratzea egin zen. Horretaz gain, arratsaldean Saran antolatutako manifestaziora ere joan ziren urdazubiarrak. Urteroko gisan, Ugarana elkarteak antolatutako ekitaldiak jendetsuak eta parte hartzaileak izan dira. Horretaz gain, martxoaren 14an Virginia Imazen eskutik Pronoia helduentzako antzerkia izanen da kultur etxean, larunbatean 19:30ean.