Hogeigarren edizioa izanen da eta goizetik gauera arte luzatuko da festa.
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute azaroko azken larunbatean ere, azaroaren 30ean, Lesakako Beheko Plazan. 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
Larunbat honetan, azaroaren 30ean, sanandresak ospatzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute.
Azaroko kultur agenda borobiltzeko, Elizondoko Txokoto tabernak Joaquin Araujo naturalista espainiarraren mintzaldia antolatu du larunbatean, hilaren 30ean, 12:00etan. Saioa gaztelaniaz izanen da eta sarrera librea izanen du.
Ameli ipuin kontalariaren saio bikoitza antolatu dute larunbat honetan, azaroaren 30ean, Donamarian.
Ibardingo muga abiapuntu duen 'Mugarri' antzezlana taularatuko du larunbatean Jokai konpainiak Berako Kultur Etxean lehenengo aldiz.. Musika eta antzerkia ardatz dituen ikuskizuna da eta euskaraz izanen da 18:30ean. Sarrerak dagoeneko hemen paratu dituzte salgai. Ordubeteko ikuskizuna da.
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.
Gru 4: Mi villano favorito eta Azken erromantikoak filmak izanen dira ikusgai azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean.
Herriko gazteek antolatuta ostiral ilunabarrean eta larunbat arratsaldean eskualdeko hainbat taldek beraien lana plazaratzeko aukera izanen dute Piz&Lohi musika jaialdiaren bosgarren edizioa antolatu dute Zubietako gazteek azaroko hondarreko astebururako. Beti bezala, eskualdeko musikari eta taldeei beraien lana plazaratzeko aukera emanen die jaialdiak. Denera, hamar bat talde eta DJ espero dituzte ostiralean eta larunbatean.