Zinemaz gozatzeko aukera izanen dute asteburuan Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 27a, 15:00

Miren GaztaƱaga da 'Azken Erromantikoak' filmeko zuzendaria.

Gru 4: Mi villano favorito eta Azken erromantikoak filmak izanen dira ikusgai azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean.

Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, Gru 4: Mi villano favorito filma emanen dute, 17:00etan eta Azken Erromantikoak, 19:30ean. Animaziozko filma da lehenbizikoa eta gazteleraz emanen dute. David Perez Sañudo zuzendariaren azken lana da bigarrena. Euskaraz emanen dute eta Txani Rodriguez laudioar idazleak 2020an idatzitako Los últimos románticos eleberrian oinarrituta dago. Irune (Miren Gaztañaga) da filmeko protagonista. Emakume bakarti eta hipokondriakoa da, herri industrial bateko paper lantegian lan egiten duena. Bere harremanak ezagun talde txiki batera mugatzen dira eta bere bizitzak goitik beherako eraldaketa jasanen du bularrean kozkor bat topatzen diotenean.

Sarrerak noiznahi kulturaleitza.eus web orrian edo emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago eros daitezke Leitzako Herri Aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun