Patxi Araujo artista Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos, 2024 arte-instalazioaren egokitzapena da. Aldi berean eta espazio honetan bertan, erradiazio kosmiko saihetsezin eta ikusezin baten partikula batzuek Geiger sentsorearen seinalea kitzikatzen dute, erritmo purua, ausazkoa sortuz, eta hori, hemen eta orain, hitzetara eramanen dute.
Honen inguruan, Lino Cabezasek Begirada fotografikoa eta pintura solasaldia emanen du azaroaren 28an, ortzegunean 18:30ean, Berta Viteri aurkezle eta gidari dela eta Stefania Fantauzzik Zergatik hitz egin berriro sorgin ehizari buruz? solasaldia azaroaren 29an, ortziralean, ordu berean, Roberto Valencia aurkezle eta gidari dela.