Haurrendako eta helduendako ipuin kontaketak izanen dituzte larunbatean Donamarian

Ttipi-Ttapa 2024ko azaroaren 28a

Ameli ipuin kontalariaren saio bikoitza antolatu dute larunbat honetan, azaroaren 30ean, Donamarian.

17:00etan haurrek udazkeneko ipuinak aditzeko aukera izanen dute, ostatuko terrazan. Ondotik, 18:30ean, toki berean, helduendako ipuin kontaketa hasiko da, Munduko emakumeak izenburupean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun