Urteko egunik inportanteenetakoa izaten da udazkeneko feria eguna doneztebar aunitzentzat zein kanpotik joaten diren bisitarientzat. San Martin egunetik, azaroaren 11, hurbilen dagoen ortziralean izaten da, azaroaren 15ean, aurten. Goizeko lehen ordutik hasita zer ikusi, zer dastatu eta zer egin izanen da Donezteben.
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, heriotza duinari eta bizi testamentuari buruzko solasaldia izanen dute ortziralean Beran. Duintasunez Hiltzeko Eskubidea aldarrikatzen duen elkarteko Soco Lizarraga medikua eta Ondartxo Arbilla erizaina izanen dira Beran solasean. Herritar denei irekitako solasaldia da eta 11:00etan izanen da Lagun Haundiak elkartearen egoitzan.
Fluxu Nafarraoako arte garaikide zirkuituaren barrenean, 'Versiones pop' collageak egiteko tailerra izanen da ortziralean Beran. Gonzalo Nicuesa Iruñeko artistak emanen du, Beralandetan, 17:30ean hasi eta 19:00ak arte.
Ortziralean 20:00etan hasiko den emanaldiaren ondotik, Sabine Hourcade egilearekin debatea izanen da
Herriko bioaniztasunari buruzko argazkiak ikusgai izanen dira Larreko kultur gunean, goiz eta arratsaldez
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 15a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik lau saio eginen dituzte, asteazken arratsaldetan
Azaroaren 4tik abenduaren 19ra eginen dute, astelehen, astearte eta ortzegunetan