Antsietatearen kudeaketa eta ongizate mental emozionala tailerra antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Lesakako Herriko Etxeko batzar aretoan lau saio izanen dira, azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an, asteazkenetan, 17:30ean.
Izena eman daiteke azaroaren 1a arte, 948 63 50 36 telefono zenbakian, 634 22 36 59 Whatsapp zenbakian edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikoan.
Hauek izanen dira landuko diren gaiak:
- Zer da antsietatea.
- Antsietatea sortzen diguten faktoreak.
- Antsietatea sentitzea eta antsietatearekin bizitzearen ondorioak.
- Nola eragiten diguten gure pentsamenduek.
- Nola hobetu gure bizi kalitatea maila emozionalean eta bere eragin positiboak.
- Nola erakutsi seme-alabei, ilobei, lagunei… ongizatea sentitzen.
- Norberaren eragina ingurunean.