Artzain Soil filma zinema sala gehienetan dabil eta arrakasta handiarekin ari dira ematen. Hala nola Senpereko Larreko kultur gunean ikusten ahalko den azaroaren 15ean, ortziralean 20:00etan. Sarrera urririk izanen da.
Lurrik gabeko artzain emakume baten lan bizipena du aipagai filmak, lekukotasun hunkigarria menturaz. Bat-bateko itzulpenarekin (euskaraz eta frantsesez) emaniko filmaren ondotik debate bat izanen da Sabine Hourcade filmaren egilearekin, eta galderak euskaraz egiten ahalko dira.