Saint-Christophe lizeoko ikasleen argazki erakusketa eginen dute azaroaren 11tik 17ra Senperen

Aurten ere herriko bioaniztasunari buruzko argazkien bilduma egin dute lizeoko ikasleek.

Herriko bioaniztasunari buruzko argazkiak ikusgai izanen dira Larreko kultur gunean, goiz eta arratsaldez

Senpereko Saint-Christophe lizeoko kudeaketa eta izadiaren zaintza BTSeko bigarren urteko ikasleen eskutik herriko bioaniztasunari buruzko argazki erakusketa parte hartzailea egin dute azaroaren 11tik 17ra astelehenetik igandera, goiz eta arratsaldez (09:00-12:00 eta 13:30-17:00), Larreko kultur guneko sarrerako gelan. Saint-Chistophe lizeoak antolatu du erakusketa, Senpereko Herriko Etxearen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun