Collageak egiten ikasteko aukera izanen da ortziralean Beran Gonzalo Nicuesaren eskutik

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 12a, 17:00

Gonzalo Nicuesa artistak emanen du ikastaroa eta herritar denei irekia dago.

Fluxu Nafarraoako arte garaikide zirkuituaren barrenean, 'Versiones pop' collageak egiteko tailerra izanen da ortziralean Beran. Gonzalo Nicuesa Iruñeko artistak emanen du, Beralandetan, 17:30ean hasi eta 19:00ak arte.

Tailerrean eskultura klasikoen irudiak, pop abestien izenburuak eta koloretako paperak oinarri hartuta eta collage teknika erabiliz artelan bat sortzekoa aukera izanen dute parte hartzaileek.

Ikastaroa gaztelaniaz izanen da eta aitzinetik izena eman beharko da esteka honen bidez.

Ikastaroaz gain, Beralandetan Gonzalo Nicuesaren Torso Belvedere erakusteta ikusteko aukera izanen da ortziraletan 17:00etatik 19:00etara. Ordutegi horretatik kanpo erakusketa ikusi nahi dutenek Berako kultura zerbitzuarekin paratu beharko dute harremanetan 699 92 79 09 zenbakian edo kultura@bera.eus helbidean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun