Bizi testamentuari buruzko hitzaldia izanen da ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 12a, 13:00

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, heriotza duinari eta bizi testamentuari buruzko solasaldia izanen dute ortziralean Beran.  Duintasunez Hiltzeko Eskubidea aldarrikatzen duen elkarteko Soco Lizarraga medikua eta Ondartxo Arbilla erizaina izanen dira Beran solasean. Herritar denei irekitako solasaldia da eta 11:00etan izanen da Lagun Haundiak elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun